Antoine de Saint-Exupéryk esan zuenez, “funtsezkoena ikusezina da begientzat”. Eta zuzen zebilen. Gure bizitzako gauzarik garrantzitsuenak ezin ditzazkegu ukitu, baizik eta sentitu. Hala ere, baieztapen hori gure barne-munduan baino ez da betetzen. Kanpoko munduan, inguratzen gaituen guztia dago elementu esentzial eta mugatuez osatuta, eta horiek bai, ikusten dira,ukitzen dira, neurtzen dira, eta, denborarekin, agortu egiten dira.
Petrolioa da elementu horietako bat; eta egunero erabiltzen ditugun plastikozko produktu gehienen osagaia da. Baina ondasun mugatua da, bere erauzketa eta manipulazioa garestiak dira, eta gainera, inpaktu negatibo handia dute ingurumenean.
Premia larri bati irtenbidea emateko sortu da SARETU: aukera jasangarriago bat eskeintzea. Birziklapena bizitzeko modu bat eta filosofia globala bihurtzeko beharretik sortu da. Baina, batez ere, arrantza den bezain lanbide duin eta zaharrenetariko baten hondakinak berrerabiltzeko modu berri bat asmatzeko beharretik.
Sarea da arrantzarako oinarria, eta SARETUrentzat ere halaxe da. Jarduera horretan sortutako hondakinak bildu eta kudeatzeko konpromisoa hartuta, bizi zikloa amaitu zaien arrantza-aparailuei beste bizialdi bat emateaz arduratzen gara. Itsas hondoa garbitzen lagunduko duten baliabide, material eta produktuen lerro berri bat sortzen ari gara.
SAREAK ERALDATZEN DITUGU.
NOLA EGITEN DUGU?
1. JATORRIA ZEHAZTU ETA ERRETIRATU
SARETUk arrantza-aparailuen bilketa eta kudeaketa koordinatzen du. Haien bizitza baliagarriaren zikloa amaitu ondoren, baztertu eta ozeano nagusietako jatorriko portuetan biltegiratzen direnean.
2. EGOKITZEA
Portuetan arrantza-aparailuak berreskuratu ondoren, haiek egokitzeko unea da, birziklatzeko egin beharreko prozesuen bitartez. Hau da, sareak tratatu egiten dira geroko eraldaketen kalitatea bermatzeko.
3. BIRZIKLATZEA
Egokituta daudenean, sareak birziklatu egiten dira, bigarren bizialdia emateko.
4. EKOIZTEA
Sareetatik lortutako material birziklatua produktu ugari ekoizteko erabil daiteke. Honek, hainbat aplikazio ditu eta sektore desberdinetan erabili daiteke: ehungintzan, automobilgintzan eta beste hainbat sektoretan.
Material birziklatu honek sareei eta plastikozko hondakinei beste irtenbide bat emateaz gain, garbitasuna eta gure itsasoekiko eta itsas ekosistemekiko errespetua bermatzen ditu.
SARETU RECYCLING S.L. enpresa eratu berria da, eta gure helburu nagusia bizi-zikloaren amaierara iritsi ondoren baztertu diren arrantza-sareak birziklatzea eta balorizatzea da.
Sektorean ondo finkatutako lau enpresa adituren artean sortu zen 2022an, eta irtenbide bat ematen diogu gaur egungo ingurumen-arazo bati: baztertutako sareen pilaketa. SARETUk beharrezko ezagutza eta aurretiazko ikerketa-proiektuak ditu. Horien bidez, birziklatze-prozesu bakoitza gauzatzeko bideragarritasuna eta kalitatea bermatzen ditu.
SARETUren helburua da itsasoko eta arrantzako sektoreak ingurumenarekiko errespetu handiagoa izatea eta hari lotuago egotea. Gure jarduera bizi-zikloaren amaierara heldu diren sareak kudeatzea da, itsas hondoan buka ez dezaten.
Ekonomia zirkularra filosofia nagusitzat hartuz, beste bizialdi bat ematen diegu hondakin horiei, eta arrantza-sareak baliozko produktu bihurtzen ditugu. Sendotasunez sinesten dugu egiten dugun horretan eta gure lanaren eta konpromisoaren garrantzian. Egunero egiten dugu lan, SARETUk, gizarteari modu aktiboan laguntzeaz gain, jasangarritasunaren 5Ren aldeko apustua egiten duten proiektuen erreferente izan dadin. 5Rak, hain zuzen ere, murriztea, berreskuratzea, konpontzea, berrerabiltzea eta birziklatzea dira.
SARETU itsas tradizio batetik sortu zen. Sektorearen eta haren beharren jakitun, itsas industriek sortutako hondakinen ardura hartzeko premiaz jabetzen gara.
Arrantzaleak eta marinelak gara. Itsasotik jaio ginen eta bertara itzuliko gara. Baina, batez ere, ziurtatuko dugu ondoren datozenek guk ezagutu genuen modu berean ezagutu ahal izango dutela. Horregatik, SARETUren erronka hondakinak baliabide baliotsu bihurtuko dituzten birziklatze-sistema zirkularrak sortzea da, kalitatezko materialak fabrikatzea ahalbidetuko dutenak eta ingurumenarekin bat egiten dutenak. Azken batean, arrantza-sektorea ekonomia zirkularraren eta etorkizun jasangarriaren munduko erreferente bihurtzea